Aimar Galdós txirrindularia, bigarren urteko kadete mailako Bizkaiko Txapelduna

14.10.20
Kirolak

Aimar Galdos Alonso txirrindulari ermuarra bigarren urteko kadete mailako Bizkaiko Txapeldun da astelehenetik. Hamasei urteko kirolari gaztea Bizkaiko Txapelketa eskuratu zuen Otxandion, Bizkaiko Txapelketarako baliagarri zen lasterketan eta. Aimar Galdos Gaursa Renault Elorrio - Abadiño taldeko kide da, zeina izen bereko etxeak babesten duen.

Lasterketa eta saria Elorrioko Banan-Banan T.K.Elkarteak antolatu zuen Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin batera. Karrerak herrien arteko eta 64,5 kilometroko ibilbidea zuen. probako irteera eta helmuga Otxandion bertan zeuden, Oleta bidean dagoen induatrialdean.

Aimarrek sprinta jokatu egin zuen helmugara iritsi zen tropela osatzen zutenekin batera eta marra bigarren postuan zeharkatu bazuen ere garaile izan zen, bigarren urteko kadeteetan lehena izan zelako. Lehen zazpiek denbora berbera markatu zuten, ordu bete berrogeita hamar minutu eta sei segundo. Txapelketa honekin Aimarrek bere laugarrena lortu du, infantil nahiz kadeetetako lehen eta bigarren urteetan garaile izan delako.

Aimar pozarren agertu zen sariak jasotzeko ekitaldian. Argazkiak Asierrek utzi dizkigu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira