'Mugarriz mugarri' edizio berria antolatu du Artarraik, segurtasun neurri bereziekin
Artarrai herriko mendi taldeak Mugarriz Mugarri txangoaren edizio berri bat egingo du larunbat honetan, urriaren 24an. Irteera 08:00etan izango da, Orbe Kardinalaren plazatik, eta antolatzaileek aurreikusi dute ibilbide osoa bost bat ordutan egin ahal izango dela, "erritmo lasaian eta maiz ibiltzen ohituta dagoen edonorentzat egokia".
Ekimena herritar guztientzat zabalik dago eta parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, txangoan parte hartuko duten pertsonen gutxi gorabeherako kopurua ezagutzeko. Izan ere, goiz erdian Artarraik hamaiketakoa eskainiko die parte-hartzaileei.
Izen-ematea artarrai@euskalnet.net helbidera idatziz edo 638 050 634 telefonora deituz egin daiteke.
Covid-19aren pandemiaren ondorioz egun bizi dugun egoera berezia dela eta, Artarrai Mendi Taldeak nahitaez bete beharreko protokolo bat ezarri du publizitatean, inskripzioan eta jardueraren garapenean, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko.
Ibilbide osoa
Mugarriz Mugarri izena du txangoak, lurralde-mugak markatzen dituzten mugarri edo harriei erreferentzia eginez. Ermua, bere 6,49 kilometro koadroko hedadurarekin, herri txikia da lurralde mailan soilik hitz egiten badugu.
Horri esker, goiz bakar batean egin daiteke udalerriaren lurralde-mugen ibilbidea, geratzen diren baserri gutxi horiek bisitatuz eta Mallabia, Zaldibar eta Eibarrekin muga egiten duten harriak aurkituz. Ibilaldian, gainera, Urko mendia igoko da, bere 791 metroekin Ermuko mendirik garaiena dena, tontorra Eibarko lurraldean dagoen arren.
Ibilbide osoa, Orbe Kardinala plazatik abiatuta, honako hau izango da: San Lorentzo, Eitzaga, Telleria eta Ureta baserriak, 634 errepidea eta TVA, Mallamendi, hilerria, Rekalde, Urko Alto, Hirumugarre (721m), Urko (791m), Elorreta Goikoa, Karia eta San Lorentzo.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete