AECCk bularreko minbiziaren aurkako borrokan ‘bultzatzera’ animatzen gaitu

19.10.20
Gizartea

Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) Espainian urtero bularreko minbizia izaten duten 33.000 pertsona baino gehiagori bere laguntza erakutsi nahi die.

Gaixotasun honen aurkako ikerkuntzan izandako aurrerapenei esker, azkeneko 30 urteetan biziraupena %90 izatera heldu da.

Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna da gaur, urriak 19a, Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) “Bultzada bat haien alde” kanpaina jarri du martxan. Bularreko minbizia gehien ikertzen denetarikoa da eta biziraupen altuenetarikoa duena, %90 ingurukoa. AECCko Behatokiaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan bularreko minbiziaren intzidentzia 1.695 kasu izan zen 2019 urtean, horietatik 908 gaixo Bizkaikoak dira.

“Bultzada bat haien alde”, bularreko minbizia duten milaka pertsonen alde egitea du helburutzat, bakarrik ez daudela jakin dezaten. AECCk persona hauen laguntza erakusten den lekua sare sozialak izatea nahi du, keinu erraz batekin: argazki bat, eskua bularrean ipinita eta #sacapecho hashtaga erantsiz.

Zein da bular minbiziaren kostua: mota honetakoa duen gaixoa duten familiek bataz beste 42.000€ko gastua dute

AECCk familia baten norbaitek bular minbizia duenean horrek duen kostuari buruzko azterketa egin du. Zuzeneko gastuak, ezkutukoak eta diru-sartze galtzeak batuz, familia bakoitzak 42.000 euro bitartean gastatzen ditu bular minbiziari aurre egiteko.

Azterketa honek datu batzuk erakusten ditu, %34 gaixoek lana galdu edo utzi egin dute; %42ak ia bere diru-sarrera guztiak galdu dituzte eta %21 familiek diru egoera larri baten gelditzen dira. COVID-19 pandemiak sortutako osasun egoerarengatik, portzentaje hauek areagotu egin dira eta %50rarte igotzen dira euren diru-sarrerak galdu dituzten emakumeetan, eta gora doa portzentajea, %30 arte, ekonomi egoera larri batetan daudenak.

Iturria: AECC Behatokia.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan