Minbiziaren aurkako martxa birtualerako dortsalen salmenta
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteal (AECCk) Ermuan duen boluntarioen elkarteak ikerketarako dirua lortzeko asmoz antolatu duen VI. martxa herrikoirako dortsal fisikoen zuzeneko salmenta indartuko du gaurtik aurrera. Edizioa datorren igandean, urriaren 25ean, gauzatuko da, eta modu birtualean korrituko da –parte-hartzaile bakoitza bere etxetik–, Covid-19aren pandemiak eragindako egoera dela-eta.
Bi modu ditugu bat egiteko eta 5 euroko kostua duten dortsalak eskuratzeko:
- Dortsal fisikoak:
- Zerrendatzen diren eta sarreran adierazten duten denda eta tabernatan eskuratu ditzakegu Ermuan: Zapatxiki, Buenas Migas, Kokko, Virginia Pascual, Maribel liburu denda, Ermukolor, Truccos ileapaindegia, Sagardui, Beep, Gauzak, Bernando de Dios, Munay, Guipur, Sferico, Orensana eta Giroa.
- Gaurko asteazkenetik hasita, udal Merkatua odiaren eraikinean goizez 10etatik 12etara eta 17etatik 19etara.
- Dortsal birtualak: AECCren webgunearen bidez. Izen-emate bakoitzarekin dortsala pertsonalizatu ahal izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak erabakitzen duen pertsonari babesa, animoa edo omenaldia emateko mezu izateko.
EHUko Mikel Ruiz de Gauna biologoak beka jasoko du: desregulazio metabolikoa kolangiokarzinoman diana terapeutiko berrien bila (minbizia behazunetan)
Gure udalerrian bildutako dirua honako beka batera bideratuko da, honakoa aztertuko duena: "Minbizi ez-ohiko batek gibelari nola eragiten dion –kolangiokartzinomak, Espainian urtero 1.000 kasu izaten dituenak-, heriotza-tasa handia eta, askotan, esku hartzeko aukera gutxi dituena, egoera aurreratuan detektatzen delako, kirurgiarekin esku hartzerik izan gabe", Mikel Ruiz proiektuaren buru den biologoak atzo Udalbatzaren aurrean adierazi zuenez. Ikerleak azaldu zuenez, minbizian "birprogramazio metabolikoa" izeneko fenomeno bat gertatzen da, zelulak gorputzeko seinaleei kasu egiteari utzi eta kontrolik gabe ugaltzen direnean. Prozesu horretan energia eta bideak behar ditu zabaltzeko". Zehazki, behazuna garraiatzen duten eta gibela zeharkatzen duten eta hesteekin konektatzen duten bideek prozesu horretan jokatzen duten papera aztertuko dute.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu gaituzte parte hartzera eta aurreko edizioetako dortsalak eta/edo kamisetak leiho eta balkoietan eskegitzera igandean, hilak 25. Eta izena eman eta parte hartzen dugunok argazki bat atera eta gure sare sozialetan #LaCarreraMásLarga etiketarekin partekatu dezagun.
Lasterketa birtualaren egunean, bai eta aurreko eta ondorengo egunetan ere, AECCk hainbat jarduera eskainiko ditu online, eta horiek testuinguruan jarriko dute martxa sare sozialen bidez.
Bat egin ezazu, lasterketarik luzeenak ezin du gelditu, eta ez du gelditu behar. Minbizia ez da gelditzen eta hori sendatzeko ikerketa lana ere ez da gelditu behar. Eman izena!
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean