Osakidetza hará un cribado masivo entre ermuarras de 13 a 40 años

23.10.20
Gizartea

Probak astelehenean, hilak 26, hasiko dira eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da telefonoz

Osasun Sailak eta Osakidetzak 13 eta 40 urte arteko Ermuko eta Mallabiko bizilagun guztiei dei egiten die PCR proba egitera joateko, koronabirusa ote duten jakiteko. Zaintza- eta kontrol-lanen barruak kokatzen da ekimena.

PCR probak ateratzeko azpiegitura Ermuko Aritzmendi pilotalekuan jarriko da, astelehenetik, urriak 26, ostegunera (beharrezkoa balitz), urriak 29ra arte. PCRak 13:00etatik 20:00etarako ordutegian egingo dira astelehenean, asteartean eta asteazkenean, eta ordutegi bera mantenduko litzateke ostegunean, beharrezkoa izango balitz.

Aurretiazko hitzordua

PCR proba egin ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 943 03 26 44 telefono zenbakira deituta edo Osasun-Aholkuari deituta 900 20 30 50 zenbakira, 09:00etatik 21:00etara. Bihar larunbata, hilak 24, hasiko dira txandak ematen 09:00etatik aurrera.

Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, honako pausoak jarraitu behar dira:

  • PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.
  • Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan. Horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu. Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.
  • PCRa egin eta 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasun zentroko telefonora deitu beharko duzu.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian