Hasiera emango Mikologi Jardunaldien XXXIII.edizioari

22.10.20
Gizartea

Udaren ostean udazkena dator eta berarekin bat, hainbat aldaketa paisaia nahiz naturan. Hotz-beroa jaitsi egin da; zuhaitzen hostoek kolorez aldatu dute eta hosto erorkor espezienak jauzi ere bai; mahatsaren uzta biltzen dugu eta basoek fruituz betetzen zaizkigu. Perretxiko eta onddoen denboraldi betean gaude, naturaren bitxietako bat, gero eta estimatzen direnak. Hori horrela, Ermuan ohiko ditugun mikologia jardunaldiak izanen ditugu, aurten XXXIII. edizioa beteko dutenak. programa ofizialari gaur emango zaio hasiera, kirolari dedikaturiko egunean.

Juan Bautista kirolariari omenaldia egingo zaio

Gaurko ostegunetan hasiera emango zaio jardunaldien egitarauari, kirolaren eguna baita eta, Juan Bautista Valdubieco ''Valdi'' kirolariari omenaldia egingo zaio. Ermuarra gaztetan autoen rally probatan ibilitakoa da eta azken urteetan marotoiak korritzen buru-belarri dabil. Omenaldi edo gorazarre ekitaldia Orbe Kardinalaren plazan izango da, arrsatseko 7etatik aurrera, eta bi ordu geroago, antolatzaile eta omenduen elkarrekin afaria egingo dute.

Ostiralean, Pablo Garcia Azkarate Bizkaiko Mikologia Federazioko presidenteak eta Pedro Castro Sanchez adituak hitzaldi didaktikoa eskainiko dute 19:00etan Lobianon. “Zurean ateratzen diren onddoak” da hitzaldi horren izenburua.

Perretxikoak bildu eta sailkatuko dira larunbatean eta erakusketan jarriko igandean

Larunbatean ez da etenik izango, goizean goizetik inguruko mendietara txangoa egingo baita espezie bila. Gero, arratsaldeko 16:00etan, parte hartzaileak plazan bilduko dira jasotakoarekin hautaketa eta sailkapena egiteko. Eguna borobiltzeko, musika egongo da eta Oliver magoak emanaldia eskainiko du 18:30etik aurrera.

Igandean amaituko dira jardunaldiak, aurreko egunean bildutako eta sailkatutako espezieen erakusketarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera egongo da ikusgai Orbe Kardinalaren plazan, eta musika, dastaketa, eskulanak izango dira eta laguntzaileei oroigarriak banatuko zaizkie.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu