Bertan behera geratu dira Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiko ikastaroak

26.10.20
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol Alorrak jakinarazten du, Osasun Sailburuaren 2020ko urriaren 22ko Aginduari jarraiki, bertan behera geratzen direla udal kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaro guztiak, aurkakoa xedatzen den bitartean.

Euskadin Covid-19aren pandemia geldiarazteko osasun publikoaren alorrean neurri bereziak hartzen ditu Aginduak; tartean, taldeko edozein kirol-jarduera bertan behera uztea eta kirola soilik bakarka egin ahal izatea. Hori horrela, Ermuko Udalak kirol ikastaro guztiak eten ditu, eta ezingo dira padeleko pistak eta Aritzmendi pilotalekua erreserbatu. Eskola kiroleko jarduerak ere bertan behera geratuko dira.

Kirol instalazioak zabalik mantenduko dira, bakarka, Miguel Angel Blanco kiroldegiko igerilekuak, oinarrizko eta fitnesseko gimnasioak, rokodromoa, sauna eta lurrun bainuak eta Betiondoko atletismo pista erabili ahal izateko. Jarduera guztiak 21:00etarako amaitu beharko dira, ordu horretarako eraikinak hutsik eta itxita egon beharko baitira.

Datozen asteetan, kirol ikastaroetan izena emanda dauden pertsonei dirua itzuliko zaie, urrian jasoko ez dituzten klaseei dagokiena. Igeriketa, aquagym, aquatonic, circuit express, ziklo indoor, hipo yoga, yoga, hipopresiboak, aerobic, body power, zoomba, total core, GAPC, dantzak, latin dance, pilates, haurrentzako dantzak, stretching, gimnasia erritmikoa eta irristaketa ikastaroak dira kaltetuak.

Egun edozein ikastarotan izena emanda dauden pertsonek euren plaza mantenduko dute jarduera berriro hasten denean. Dena dela, baja eman nahi izanez gero, epea azaroaren 10era arte, asteartea, luzatu da.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira