Ertzaintzaren irizpideak Alarma-Estatuaren neurri berrien aurrean

28.10.20
Hiritarren Segurtasuna

Herritarrek Eusko Jaurlaritzaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko dokumentua prestatu du Ertzaintzaren buruzagitzak. Dekretu horren bidez, Alarmaren Estatuaren esparruan, Covid-19aren pandemiaren aurrean hartu beharreko prebentzio-neurri espezifikoak zehazten dira. Dekretuak ezarritako neurriei dagokienez ertzainek eta udaltzaingoek jarraituko dituzten aplikazio-irizpideak jasotzen ditu testuak. Horrela, galdera-erantzun formatuan, herritarren artean zalantza gehien sor ditzaketen gaiak argitzen saiatzen da.

Bizi den udalerritik kanpoko joan-etorriak

  • Mugikortasunari dagokionez, zer da udalerri mugakidea? Bizileku-udalerriaren ondoko udalerria, bertara zuzenean sartzen dena, mugakideak ez diren beste udalerri batzuetatik igaro gabe.
  • Baimenduta al dago erosketak egiteko azalera handi edo antzeko batera joatea? Elikagaiak edo baimendutako beste produktu batzuk erosteko joan-etorriak bizi diren udalerriko merkataritza-establezimenduetara edo mugakideetara egin behar dira. Bizileku edo mugakide den herrian ematen ez diren zerbitzu eta horniduretarako, salbuespen gisa, hurbilen dagoen azalera handira lekualdatu ahal izango da.
  • Onartzen al da adinekoen egoitzetara joatea? Bai, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, betiere zentroak berak baimendutako bisitak badira.
  • Onartzen al da espetxeetara bidaiatzea? Bai, baldin eta Espetxe Agintaritzak emandako baimena badu. Euskal Autonomia Erkidegotik irten ahal izango da helmugako erkidegoak horretarako aukera ematen duenean.
  • Ibilgailuen tailerretara eta kontzesionarioetara joateko aukera dago? Bai, atzeraezinak eta nahitaezkoak diren eta aurrez aurre egin behar diren kudeaketak egiteko.
  • Baimenduta al dago erlijio- edo kultu-zerbitzuetara joatea? Bai, salbuespen gisa, bizi den udalerrian halakorik ez dagoenean eta beti gertuen dagoen lekura.
  • Joan al daiteke aireportura, geltokietara, etab. pertsona bat jasotzera? Bai, edozein senide, bere bizilekura itzultzeko bakarrik.
  • Bisita al daitezke mendekotasuna duten senideak, desgaitasuna duten pertsonak edo bereziki ahulak diren pertsonak? Ez, laguntza- eta zaintza-lanak egitera bakarrik joan ahal izango da etxera.
  • Baratzeetan lan egiteko lekualdatu al daiteke? Bai, bizi diren udalerriko eta udalerri mugakideetako baratzeetan.
  • Bidaiatu al daiteke bigarren egoitzetara? Ez, salbu eta udalerri mugakideetan badaude.
  • Onartzen al da arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarteen eta antzekoen jarduerengatik lekualdatzea? Bai, jarduera instituzionaltzat hartzen baitira.

Kultura- eta kirol-jarduerak

  • Bisita daitezke hilerriak? Bai, baina bizi den udalerrian edo mugakideetan bakarrik.
  • Egin al daitezke kultura-etxeetan, kirol-eskoletan eta abarretan egiten diren jarduerak? Bai, bizi den udalerrian edo mugakideetan.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako lokalen barruan jarduerarik egon al daiteke ezarritako orduetatik kanpo? Bai, ostalariek establezimenduaren barruan lan egin ahal izango dute lokala prestatzeko, bai 23:00etatik aurrera, bai 06:00ak baino lehen. Ezin da etxez etxeko banaketa-zerbitzurik eman, ezta 23:00etatik aurrera jaso ere.
  • Joan al naiteke entrenatzera bizi naizen udalerritik edo udalerri mugakidetik kanpo? Ez, salbu eta kirolari profesional, erdi-profesional, Basque Team edo Goi-mailako kirolariaren egiaztagiria badu.
  • Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirol-jarduera bat egitera? Bai, herri mugakidea bada.

Kontsulta itzazu, halaber, Eusko Jaurlaritzak jarduera fisikorako eta kirolerako argitaratu dituen jarraibideak esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
31.05.24
3,5 tonatik gorako trafiko astuna mugatuta dago Ermuko BI-3344 errepideann

Udaltzaingoak Udalbatzak erabakitako debekuaren berri eman du eta 24 salaketa jarri ditu
Imagen
17.04.24
Ermuan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu batzuen ustezko egilea inputatu dute

35 urteko emakume bat epailearen esku utzi dute, hainbat lapurretan lortutako ondasunak gordeta edukitzeagatik