Larunbat honetan, ‘Arratsaldean kontu kontari’ online

29.10.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari ipuin kontaketa saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, urriak 31.

Egungo Alarma Egoera dela eta, saioa egokitu egin behar izan da, ezinezkoa baita aurrez aurre egitea. Beraz, ipuin kontaldia Udal liburutegiaren YouTubeko kanalaren bitartez eskainiko da. Bideoa ikusgai egongo da larunbatetik, urriak 31, arratsaldeko 17:30etik aurrera, eta azaroaren 1eko gauerdira artean.

Kontaketa euskara hutsean burutuko da, Gau txuria izenburupean, eta 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da. Birjiñe Albira kontalaria arduratuko da ipuina aurkezteaz.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte