Kirol ikastaroak berriro abian Miguel Angel Blanco kiroldegian

30.10.20
Kirolak

Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 22ko aginduaren ondorioz astelehenean bertan behera utzi ziren kirol ikastaroei berriro ekingo die Miguel Angel Blanco udal kirolegiak, Ermuko Udaleko Kirol Alorrak jakinarazi duenez.

Kirol-instalazioek duela egun batzuk bertan behera utzi behar izan ziren igeriketa, circuit express, ziklo indoor, aerobic, body power edo pilates ikastaroak eskaintzen dituzte berriro, besteak beste, betiere Eusko Jaurlaritzak sustatutako 36/2020 Dekretuko neurri espezifikoei eta jarduera fisikorako jarraibideei men eginez.

Dokumentu berri horri esker, kiroldegian programatutako ikastaroak baimendutako gehieneko edukieraren %50ean egin daitezke. Gainera, maskara nahitaez erabili beharko da intentsitate baxu eta ertaineko jardueretan, atsedenaldietan eta instalazioetatik igarotzean.

Espazioen erreserbei dagokienez, padel eta squash pistak eta pilotalekua eskatu ahal izango dira.

Datozen asteetan, urrian eman ezin izan diren eskolen araberako zenbatekoa itzuliko zaie abonatuei. Edozein ikastarotan izena emanda dauden pertsonek beren plazari eutsiko diote geldialdi labur honen ondoren. Baja eman nahi izanez gero, epea azaroaren 10era arte egongo da zabalik.

Bestalde, gogorarazten dizuegu instalazioak ixteko ordua 22:00ak izango dela berriro ere aste barruan, eta fitness eta kardio aretoak igande eta jaiegunetan ere irekita egongo direla, 09:00etatik 13:00etara, datorren martxora arte.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira