Hasi da behartsuenentzat laguntza teknikoak jasotzeko kanpaina

02.11.20
Gizartea

Ohe artikulatuak, etxeko garabiak, makuluak, ibiltariak eta gurpil-aulkiak eman ahal izango dira, besteak beste

Ermuko Udaleko Gizarte Politiken Arloak bat egin du Bizkaiko Laguntza Teknikoen bilketa kanpainarekin, azaroaren 3an, asteartea, hasiko dena. Mota honetako lehen kanpaina handia izango da, eta azaroaren 16ra arte iraungo du.

Erabiltzen ez duzunarekin beste pertsona batzuen bizi-kalitatea hobetu dezakezu lelopean, ohe artikulatuak, etxeko garabiak, makuluak, ibiltariak eta aulkiak, besteak beste, behar dituztenen ongizaterako duten garrantziaz kontzientziatu nahi da. Izan ere, Bizkaian bakarrik, 65 urtetik gorako 40.832 pertsonak adierazi dute ezin izan dutela beren jarduera normaltasunez garatzeko laguntza-artikulurik izan.

Helburua pertsona horiengana iristea da laguntza teknikoak mailegatzeko zerbitzu solidario berri honekin, Udalen bidez eta baliabide gutxien dutenei lehentasuna emanez. Horrela, ematen diren artikuluak mendekotasun-egoeran edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei mailegu solidarioak egiteko erabiliko dira.

Ohe artikulatuak, eskaren aurkako koltxoiak, etxeko garabiak, makuluak, ibiltariak, gurpil-aulkiak, higiene-aulkiak… dira dohaintzan eman daitezkeen elementuetako batzuk, eta laguntzen katalogoan sartuko dira. Horrela, egungo baldintzak hobetu nahi dira, jakin badakigularik ezartzen ari diren mugek neurri handiagoan eragiten dietela sektore ahulenei.

Laguntza Teknikoen Bankuak -LTB- koordinatuko ditu elementuen bilketa, prestaketa eta mailegua.

Bilketa Ermuan

Laguntza teknikoak azaroaren 3tik 16ra bitartean jasoko dira gure udalerrian. Eman nahi dituzun laguntza-elementuak badituzu, Udaleko gizarte-zerbitzuetara hurbil ditzakezu (Erdikokalen, erretiratuen etxeko tabernaren ondoan), 11:00etatik 14:00etara.

Horrelako artikuluak dituztenei eta bizitza berria eman ahal izateko behar ez dituztenei emateko deia egiten da, dohaintzak erabilera zirkular egokia duela bermatuz. LTBko langileek jaso eta berrikusiko dituzte elementuak; eta baliozkoak badira, prest jarriko dira, higienizatu egingo dira eta beste pertsona batzuei uzteko moduan utziko dira.

Maileguak preskripzioaren ondoren egingo dira, Laguntza Teknikoen Bankuko terapeuta okupazionalaren aholkularitzarekin. Entregatu egingo dira, eta, hala badagokio, etxean instalatuta utziko dira. Erabiltzen diren bitartean, gorabeherei erantzungo zaie, eta behar den mantentze-lanak egingo dira, egoera onean egon daitezen. Eta erabiltzaileak jada behar ez duenean, berriro itzuliko dira LTBra, prest jartzeko, eta ziklo berri bati ekingo diote.

Dohaintzak egiteko, LBTkin harremanetan jarri behar da 94 440 91 16 telefonora deituz edo bat@fundacionabueloactual.org helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira