Erabilera arau berriak Enplegu Zentroan

04.11.20
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Lan Orientazio Zerbitzuak eta Enplegu Zentroak erabilera arauak moldatu ditu, Covid-19aren ondorioz bizi dugun osasun larrialdi egoerara egokitzeko. Hala, instalazio horiek gehienez ordubetez erabili ahal izango dira pertsonako, eta ordenagailuak erabiltzeko, aldi berean bi pertsona onartuko dira gehienez.

Instalazioetan nahitaezkoa da maskara erabiltzea, eta norberaren higienea zorroztea gomendatzen da; horretarako, Enplegu Zentroak gel hidroalkoholikoa du erabiltzaileentzat.

Zerbitzu hori Konbentukoa kaleko 5. zenbakian dago – udaletxearen eranskinean, Abiapuntuko bulegoen ondoan –, eta herritarrei enplegua bilatzen laguntzen die, lan-orientazioaren bidez.

Zentroak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie herritarrei. Hona hemen zerbitzu horiek:

  • DSBEarekin eta gutxieneko bizi-diru-sarrerarekin lotutako izapideei buruzko informazioa eta laguntza
  • Informazioa eta laguntza SEPErekin lotutako izapideetan, hala nola langabezia-prestazioan eta subsidioan
  • Profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko informazioa
  • Lan-merkatuari buruzko informazioa
  • SEPErako, Gizarte Segurantzarako eta Lanbiderako hitzordua lortzea
  • Lan-bizitza dokumentua lortzea
  • Bajako administrazio-egoeratik alta ematera aldatzea LANBIDEn
  • Hasierako alta eskatzea LANBIDEn
  • DARDE berritzea -langabezia pasatzea-
  • Curriculum Vitaea sortzea
  • LANBIDEko Curriculum Vitaea eguneratzea
  • Aurkezpen-gutunak egitea
  • Enplegu-agentzietan, ABLEetan, enplegu-atarietan eta beste enpresa batzuetan izena ematea
  • Lan eta prestakuntza eskaintzetan bilatzea eta izena ematea
  • Enplegu-bilaketa hobetzeko tailerrak
  • Interneterako konexioa duten ordenagailuak eta inprimagailuak eskura izatea pertsona baten laguntzarekin, enplegua bilatzearekin eta prestakuntzarekin lotutako era guztietako izapideak egiteko
  • Enplegua bilatzeari buruzko liburuen mailegua
  • Enplegu-bilaketa antolatzeko hitzorduak orientatzaile batekin
  • Lan-elkarrizketak prestatzea
  • Enpresen zerrendak lortzea

Lan Orientazioko Zerbitzua astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara egongo da zabalik. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 17 90 18 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik