Euskal Birusak San Martingo erakusleiho lehiaketa mantenduko eta parte hartzera animatu du

04.11.20
Gizartea

Euskal Birusak San Martingo erakusleihoen lehiaketa mantenduko du 2020an, nahiz eta urteko azoka bertan behera utzi duen, "erantzukizunagatik eta osasun agintarien gomendioei kasu eginez, jende pilaketarik egon ez dadin". Taldeak erakusleihoen lehiaketa mantenduko du, "herrian kolorea jarri eta bezeroen gozamenerako". Kolektiboak azaldu duenez, “une latz hauetan, denda txiki eta herriko ostalaritzan erosketak egitea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi dugu eta erosketak Ermuan egiteko gonbitea luzatu nahi dizugu!".

Epaimahaia azaroaren 13an, ostirala, pasatuko da erakusleiho guztiak ikusi eta balorazioa egitera. Larunbat goizean emango da lehiaketaren epaia eta sariak banatuko dira. Saridun direnek oparitxo bat jasoko dute saltokian bertan.

Aurten ezinezkoa izango bada ere, lanean jarraituko dugu 2021ean parte-hartzaile guztien lanak gure azokara ekartzeko, eta euskaran murgildutako jai herrikoi honek bere distira mantendu dezan Ermuko biztanle eta bisitari guztien gozamenerako.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du