Jubilatuen tabernan ordutegi aldaketak onartu ditu Ermuko Udalak

05.11.20
Gizartea

Mendiola SCP enpresak, jubilatuen tabernaren esleipendunak, Ermuko Udalari eskatu dio jendeari arreta emateko ordutegiak aldatzeko. Helburua da Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-alerta egoeraren azken deklarazioak ezarritako mugen ondoriozko behar berrietara egokitzea.

Herritarren mugikortasuna eta ostalaritzako ordutegiak murriztearekin batera, Ermuko Jubilatuen Etxea ixtea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak. Horren guztiaren ondorioz, ondoan duen tabernak erabiltzaile gutxiago ditu azken egunotan, eta jende gutxi sartzen da instalazioetara ohiko ordutegi-tarte zabaletan.

Zerbitzuaren ordutegi berriak, beraz, honako hauek izango dira:

  • Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 21:00etara

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.