Eusko Jaurlaritzak ostalaritza jarduera ixtea erabaki du eta ‘etxeratze agindua’ 22:00etara aurreratu du

06.11.20
Gizartea

LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordeak oniritzia eman dio Eusko Jaurlaritzaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren aldaketari. Horrela, mugikortasuna eta gizarte-harremanak are gehiago mugatzeko neurri berriak onartu dira, Covid-19aren transmisioa eteteko.

38/2020 Dekretua gaur ostirala argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta bihar larunbata, azaroak 7, sartuko da indarrean. Bertan jasotzen diren egokitzapen eta neurri berri nagusiak honakoak dira:

  • Pertsonen zirkulazioa mugatu egingo da gauez 22:00etatik 06:00etara bitartean.
  • Ostalaritza eta jatetxe establezimenduak itxita egongo dira. Egoiliarrei zerbitzu ematen dieten hoteletako eta bestelako ostatuetako jantokiek zabalik jarraitu ahalko dute. Etxera eramateko edo aurretiazko hitzorduarekin jasotzeko janaria prestatzea eta banatzea baimenduta dago 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan,  lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak salbuetsita geratzen dira.
  • Merkataritza-establezimendu guztiek, farmaziek eta zerbitzuguneek izan ezik, 21:00etarako itxi beharko dute. Beraz, ordu horretatik aurrera mugatu egingo dira jarduera sozioekonomikoak.
  • Jarduera, ikuskizun eta kultur ekimen guztiek 21:00ak baino lehen amaitu beharko dute. Bertan behera geratzen dira taldeko entseguak eta profesionalak ez diren musika, abeslari eta dantza ikuskizunak.
  • Taldeko kirol jarduera oro bertan behera gelditzen da, txapelketa profesionalak edo semi-profesionalak izan ezik. Debekatuta dago kirol ekitaldietara joatea. Gimnasio, kiroldegi, kirol klub edo igerilekuetan antolatutako ikastaro edo ekintzak egiten jarraitu ahalko da, betiere maskara erabiliz, gehienez ere sei pertsonako taldeetan eta %40ko gehieneko edukierarekin.
  • Kultu jardueretan aforoa %35ekoa izango da.
  • Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak itxita egongo dira.
  • Garraio publikoaren gehieneko ordutegia gaueko 22:30ak izango dira Euskadi osoan. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

Neurri horiek azaroan zehar aplikatuko dira. Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, aurreikuspen hori etengabe baloratuko da eta egoera epidemiologikoaren ebaluazioaren mende egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du