Innpulso Sareak berrikuntza politika publikoak sustatzearen aldeko manifestuari atxikitzea onartu du Osoko Bilkurak

06.11.20
Erakundea

Ermuko Udalbatzak bat egin du aste honetan "COVID19k hirietan duen eragina arintzeko oinarrizko tresna moduan, berrikuntza-politika publikoak bultzatu eta sustatzearen alde" izenburupean Innpulso Sareak zabaldutako manifestu edo adierazpenarekin. Atxikimendu hori organoa osatzen duten talde politikoen gehiengoaren adostasunarekin egin da, joan den asteartean egindako ezohiko osoko bilkura telematikoan harturiko erabakiarekin bat etorriz. Erabaki horren alde bozkatu zuten PSE-EE/PSOE (7), EAJ-PNV (4), Elkarrekin Ermua (1) eta PP (1) taldeek, eta abstenitu egin zen EH Bildukoa (2).

Manifestuak jasotzen du “koronabirusaren pandemiak sortutako krisiak kolektibo gisa gai asko birplanteatzera behartuko gaitu, ikuspegi poliedrikotik. Hiriek kudeatu behar dituzte mundu-mailako inpaktu-egoera baten ondorioak udal-zerbitzuen esparruan; beraz, orain inoiz baino gehiago dugu akatsetatik ikasteko eta modu adimentsu eta koordinatuan lan egiteko beharra. Horrela bakarrik lortuko dugu gure hiriak benetan iraunkorrak izatea, muturreko egoeretara egokitu ahal izatea, hala nola pandemia honetara, ahal den neurrian, birus batek hazkundearen etorkizuna, osaera eta hirien funtzionamendua zehaztu eta kontrolatu ahal izatea saihestuz”.

“Krisi honek berrikuntza sustatzeko eta aldaketa arintzeko beharra agerian uzten du” Sarearen arabera. Udalak jabetzen ari dira gai batzuk ez zirela hain ezinezkoak, eta irrealak diruditen eta denboran luzatzen ari ziren eremuak 48 ordutan aplikatzen ari direla, hala nola telelana edo telelaguntza alorreko konponbideak” esaterako.

Hiri-plangintza jasangarri eta soil baten garrantzia nabarmendu da, berrikuntzan eta lankidetzan erantzunak bilatzen dituena, eta hiri-eremutik Garapen Jasangarriko Helburuen ondorioetan jartzen du arreta. “Zalantzarik gabe, egoera berri horren aurrean, berrikuntza-politika publikoak funtsezko motorrak dira hazkunderako, produktibitaterako, ongizaterako eta inklusiorako” azpimarratuaz.

“Berrikuntza-prozesua ikerketa eta garapenetik (I+G) haratago doala” dio agiriak, eta ondorengo faseak hartzen ditu barne, hala nola aurreprodukzioa, ekoizpena, banaketa, prestakuntza, merkatuaren prestaketa eta antolaketa- edo marketin-metodo berrien garapena. Berrikuntzaren bidez, krisi-une hauetan gizarteak dituen benetako eskaeretara azkar eta eraginkortasunez egokitzen diren irtenbideak lor daitezke, enpresei ekoizpen-fluxu berrian ezartzen laguntzeko. Toki-erakundeek zeregin garrantzitsua dute egoera horretan, eta ongizate-egoera bermatuko duten kalitatezko zerbitzuak emateko erronkari aurre egin behar diote. Izan ere, berrikuntza politika publikorako tresna boteretsua da, eta funtsezkoa da hirien aldaketa bizkortzeko eta Covid-19aren ondorengo berreskuratze-prozesua bizkortzeko, gizarte-jasangarritasunaren eta berreskurapen ekonomikoaren premisen arabera”.

Azkenik, jasotzen da “Innpulso Sareko kide garen udalerri guztiok baieztatzen dugu gure ustez egungo egoerari erantzuna emateko modu bakarra baliabide espezifikoak esleitzea dela, tokiko zientzia- eta berrikuntza-politikak hedatu ahal izateko. Ildo horretan, adierazpen instituzional honen bidez agerian jartzen dugu ezinbestekoa dela elkarrekin lan egitea eta honako gai hauetan aurrera egitea:

  • Gai horietarako gerakinen esleipena onartzea.
  • Berrikuntza pribatua eta, bereziki, berrikuntza-proiektu publiko eta pribatuak sustatzea.
  • Estatuaren berariazko laguntza bultzatzea.
  • Udal-aurrekontuetan I+G+Bko partida espezifiko bat sartzea, bai eremu horretan jarduketak egiteko, bai "berrikuntzaren kultura" ikusarazteko eta egiteko.
  • Berrikuntza zehazteko beharrezkoak diren barneko eta kanpoko bitartekoak ezartzea (ez soilik baliabide ekonomikoak).

2020(e)ko azaroa(ren) 3(e)(a)(n) Osokoak eginiko ezohiko Bilkura


Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere