Ermuak enpleguaren euskal estrategian eta legean parte hartzeko konpromisoa adierazi du
Debabarreneko alkateek eta ''Debegesa'' Garapenerako Agentziako kideek bart arratsaldean eskualdeko enpleguari buruzko diagnostikoa partekatzeko bildu ziren telematikoki Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuorde Elena Perezekin eta sail horretako zuzendari Alfonso Gurpegirekin. Datuek erakusten dute langabeen %70ek ez duela lanbide-kualifikazio egiaztaturik, inguruko industria-enpresek eskulan kualifikatua behar duten arren. Egoera hori beste eskualde mugakide batzuetan ere gertatzen da. Daukagun beste ezaugarrietako bat da emakumeen eta gazteen langabezia-tasa handia dela, bai eta teknologia berrien trebakuntzan dagoen aldea ere, arrakala digitala ere esaten zaiona, horiek ere Euskal Autonomia Erkidegoko beste eskualde batzuekiko ezaugarri berberak izanik.
Eusko Jaurlaritzak enplegu-estrategia bat garatzeko borondate politikoa du, tokiko agintariei sailburuordeak aurreratu zienez. Estrategia hori plan estrategiko batean eta enpleguaren euskal lege batean gauzatuko da. Ermuak estrategia horretan eta enplegu politika aktiboen definizioan parte hartzeko konpromisoa eta asmoa iragarri zuen, herriko alkateak adierazi zuenez. Juan Carlos Abascalek azpimarratu zuen “ure herriko udalak urte batzuk lehenago estrategia bat finkatu zuela eta enpleguaren eta sustapen ekonomikoaren aldeko apustua egin zuela giza taldeen eta azpiegituren bitartez. Hitzetan geratu ordez, asmoa gauzatuz eta urtero diru dezente jarriz Bizkaiko udalerrien batez bestekoaren bikoitza baino gehiago", gaineratu zuen. Pandemiaren aurtengo erronka nagusiak ehun ekonomiko gehiago ez suntsitzea eta enplegua lehenbailehen suspertzea/berreskuratzea dira.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian