Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko Ituna zientzia-, unibertsitate- eta enpresa-elkarte eta sindikatuekin
Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko Ituna adostu du estatu osoko 30 zientzia, akademia, enpresa eta gizarte erakunde baino gehiagorekin. Elkarte horien artean dago Innpulso Sarea, Ermuko Udala ko-presidente duela.
Zientziak eta berrikuntzak Espainian duten paperaren inguruan, gizarte zibilak duen akordioa islatzen du dokumentuak. Gainera, konpromiso zehatzak adierazten ditu baliabideei, sistemaren antolamenduari eta giza baliabideei dagokienez, batez ere I+G+Bko inbertsio publikoa modu jasangarrian handitzeko.
Erakunde ezberdinekin hainbat bilera egin ondoren, Ministerioak gutxieneko hiru akordioren testua proposatu du datozen urteetarako:
- Baliabideak: Herrialdearen lehentasunekin bat datorren finantzazioa. I+G+Betan egiten den finantzazio publikoak pixkanaka gora egin dezala, 2030ean BPGaren %1,25era iritsi arte; horren arabera, 2024a baino lehen %0,75era heldu beharko da. Era berean, ezagutza partekatzeko eta enpresa berrikuntzarako politika publikoak indartu beharko dira, ETEei arreta berezia emanez. Gastu publikoa murriztekotan ere, ez dadila I+G+Ben finantzazioa inolaz ere jaitsi.
- Sistema: I+G+B finantzatzen duten entitateen autonomia eta koordinazioa. Ikerketarako Estatu Agentziak (AEI), Carlos III Osasun Erakundeak eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) beharrezko baliabideak eta autonomia izatea, euren zuzendaritza estrategikoa eta funtzionamendua zientziaren eta berrikuntzaren bikaintasunean oinarritu daitezen. Konpetentzien banaketak zuzendaritza estrategiko komuna bermatu beharko du, baita erakunde hauen eta Autonomia Erkidegoetakoen arteko koordinazio egokia ere.
- Pertsonak: Talentu zientifikoa eta berritzailea barneratzea, berreskuratzea eta egonkortzea. Ikerlari eta teknikariek aurreikusi daitekeen lan-ibilbide egonkorra izan dezatela, herrialde aurreratuenetan bezala. Ikertzaileek behar dituzten baliabide materialak eta administratiboak izango dituzte hasiera-hasieratik. Egungo baliabide publikoak bikoiztu beharko dira enpresetan I+G+B landuko duten pertsonak barneratzeko eta haiei formazioa eskaintzeko.
Orain arte, 30 erakunde pribatu baino gehiagok onartu dute Ituna, tartean, jada aipatutako Innpulso Sarea, FEMP Herrien eta Probintzien Espainiar Federazioa, AECC Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea, CEOE Enpresa Erakundeen Espainiar Konfederazioa eta Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkartea (AMIT). Itunak zabalik jarraitzen du erakunde gehiagok euren babesa eman dezaten.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian