Enplegu Zentroaren tailer praktikoa lana bilatzeko baliabideei buruz

16.11.20
Ekonomi Sustapena

Ermuko udal Enplegu Zentroak tailer berri bat antolatu du aste honetarako; hain zuzen ere ostegunerako –urriaren 19ko- non modurik eraginkorrenean enplegua bilatzeko ditugun aukera eta kanalak aztertuko diren. Tailerra goizeko ordutegian gauzatuko da; 9:30etatik 12:30etara bitartean, Zearkale 36an dugun Izarra Centre eraikinean.

Programak baliabide desberdinak eta bakoitzaren funtzioak edo rolak tratatu eta ezagutaraztea aurreikusten du, besteak beste: enplegu-atariak, aldi baterako laneko enpresak (ABLEak) edo enplegu-agentziak. Hori guztia, langabezian dauden pertsonek lana aurkitzeko aukera gehiago izan ditzaten.

Interesa baduzu, informa zaitez Zearkalen dauden zentroko bulegoetan (Liburutegi odiaren eraikinean) edo deitu bertako 943 17 91 51 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik