Bizkaiko errepideen beharrak eta erronkak identifikatzeko parte-hartze prozesua

18.11.20
Hirigintza

Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko Errepideen II. Lurralde Plan Sektoriala egiten hasi da. Dokumentu hori plangintza sektorialerako tresna izango da, eta lurralde historikoko errepide-sare osoan sartu beharreko irizpideak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak ezarriko ditu.

Plana 2023tik 2035era egongo da indarrean, eta etorkizunean garatu beharreko ekintzak zehazteko esparru gisa balioko du. Egun, dokumentua diagnostiko-fasean dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiak partaidetza-prozesua ireki du, herritarrek etorkizuneko erronkak, joerak eta beharrak identifikatzen lagundu dezaten, Bizkaiko errepideen erabiltzaile gisa duten esperientzian eta ezagutzan oinarrituta.

Planari eta prozesu honetan parte hartzeko moduari buruzko informazio guztia ekimenaren webgunean aurki dezakezue.

Etorkizuneko erronkak

Mugikortasunak gaur egun sortzen dituen erronkek eta etorkizunean ekarriko dituenek gainditu egiten du barne-errekuntzako eta erabilera pribatuko autoan oinarritutako mugikortasun tradizionalaren eredua. Gero eta beharrezkoagoa da mugikortasun-eredu disruptibo berriak sortzea, konponbidean hainbat erronka txertatuko dituztenak; besteak beste, klima-aldaketa, biztanleriaren adina edo digitalizazioa.

Bizkaian mugikortasunak datozen urteetan izango dituen erronkei erantzuteko, benetan zer den beharrezkoa aztertzeko eta hausnartzeko espazioa eskaintzen du prestatzen ari den Errepideen Plan berriak. Mugikortasun eredu berriek garraio iraunkorrago baten aldeko apustua egiten dute, azpiegitura berriak sortzera bideratutako eskaria aztertzeko joera zaharra hautsiz. Eredu disruptibo berri horiek beste aldagai batzuk sartzen dituzte azterlanean, herritarren beharrei erantzun egokiena emateko. Plana egiteko, etorkizuneko erronka hauek hartu dira kontuan:

  • Klima-aldaketa
  • Jasangarritasuna
  • Erronka teknologikoa
  • Erronka demografikoa

Bestalde, irizpide eta helburu hauek hartu dira kontuan:

  • Jasangarritasuna
  • Eraginkortasuna
  • Kalitatea
  • Segurtasuna
  • Lehiakortasuna
  • Ekitatea
  • Berrikuntza
  • Koordinazioa
  • Erresilientzia
  • Eskalagarritasuna

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan