Euskaraldia: euskara gehiago erabiltzera konprometitutako 800 ermuar baino gehiago gara

26.11.20
Euskara

Euskaraldia ekimena bide erdia betetzear dago. Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta bi asteko epera mugatutakoa. Azaoaren 20ko ostiralean hasi zen eta abenduaren 4an itxiko, partaideek borondatez harturiko erabilera konpromiso pertsonalak hamabost eguneko bidaia linguistikoa bete ondoren. 

Ermuan 16 urtetik gorako 812 lagunek parte hartzen ari gara ariketa honetan (313 belarriprest eta 498 ahobizi). Gure herrian, 65 elkartek –Udala bera tarteko- eman dugu izena Arigune izan eta gure egoitza eta bulegoetan 15 egun honetan euskaraz aritzeko helburuz eta euskaraz naturaltasunez erabiltzeko guneak eta baldintzak bermatuz.

Udaletxean Ariguneak sustatu ditugu jendaurreko lan guneetan; hau da Lobianon, liburutegian, Emakumeen Etxean, Abiapuntu bulegoan, Kiroldegian, Enpleguko bulegoan, Udaltzaingoan, Udal Euskaltegian, Ermua Antzokian, Margo eta Musika eskolan. Langileen artean ere, hainbat gara izena eman dugunak, nahiz eta kopuru zehatza ezagutzerik ez dugun guztiak ez garelako Ermuko bizilagunak eta askok beren herrian inskribatu direlako. Udalbatza-kide edo zinegotzi direnen artean ere askok bat egin izan dute.

Herriko alkateak, Juan Carlos Abascalek, ikus-entzunezko mezua zabaldu du. Euskara alorreko zinegotziak eta teknikariak, Harri Araiztegik eta Fernando Aranberrik, ere mezua bidali izan digute erakundeko langile orori, Intranetez baliatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko