'Eman buelta zure ipuinari' eta' Katarsis' lanek, herriko 'Beldur Barik 2020 'lehiaketaren irabazle

26.11.20
Berdintasuna

Herriko ''Beldur Barik 2020'' lehiaketak , jada, badu irabazle zerrenda. 12 eta 13 urte bitartekoen kategorian, "Eman buelta zure ipuinari" izeneko proposamena saritu du epaimahaiak, Axpe Aja, Miren Bouzo, Unax Dosantos, Aner Esmeralda June Gallardo, Lucia García, lorea López, Martín Maeztu, Ekaitz Prieto eta Naroa Rodríguez ikasleek aurkeztuta.

14 eta 18 urte bitarteko partaidetaan, "Katarsis" izeneko proposamenari eman zaio saria. Honako hauek dira egileak: Nahia Carrasco, Aitana Elduayen, Raquel Irusta, Marta López de Guereño, Olatz Molina, Oihana Palacio eta María Rodríguez. Bi taldeek 300 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Halaber, epaimahaiak aipamen berezia egin dio aurten "Gure segurtasun ezak" izeneko lanari, zeina Uxue Aranberri, Irati De Dios, Ariane Lozano eta Maria Vivianek aurkeztu duten. Talde horrek 150 euro jasoko ditu sari gisa.

Epaimahaiak oso positibotzat jo ditu lehiaketara aukeztutako lan guztiak, bai eta gazte talde horien inplikazioa ere, gehienbat neskena, gazteak izan arren "Beldur Barik" leloarekin bat datorren jarrera erakutsi baitute. 19 eta 26 urte bitarteko helduen kategorian, lehiaketak ez du proposamenik jaso.

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren eta komunikazioaren arloan prestakuntza edo esperientzia duten 5 pertsonak (4 emakumek eta gizon batek) osatu dute epaimahaia. Joan den astean bildu ziren lehiaketaren emaitzak ebazteko eta bere erabakia ezagutzera eman gabe gorde izan da, atzoko banaketa ekitaldira arte.

Herriko lan hauek lehiaketa orokorrean eta sari herrikoian ere parte hartuko dutenez, berriro ere sarituak izan daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan