Haurren loari eta haren ezaugarriei buruzko hitzaldia

10.12.20
Hezkuntza

Ermuko Udaleko Esku-hartze Sozioedukatibo eta Psikosozialeko Zerbitzuak (SISP) hitzaldi monografikoa antolatu du, "Haurren loa" izenburupean. Ekimena 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago eta abenduaren 15ean, asteartean, egingo da. Osasun larrialdiagatik edukiera murriztu egin denez, bi saio eskainiko dira: bat goizez, 10:30etik 12:00etara, eta bestea arratsaldez, 17:30etik 19:00etara.

Hitzaldiak doakoak dira, baina izen-ematea egin beharko da izen-abizenak eta parte hartuko den saioa (goizez edo arratsaldez) adieraziz gurasotopagunea@gmail.com helbidean edo WhatsApp bidez 688 85 45 10 zenbakian.

Bertaratzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko, osasun-agintariek adierazitako higiene-neurriak hartuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako