Olentzero, Mari Domingi edo Errege Magoekin hitz egin nahi duzu bideo-dei bidez?

11.12.20
Kultura eta Gazteria

Izen-emateak abenduaren 16an, asteazkenean, hasiko dira

Covid-19aren pandemiagatik eta ezarritako murrizketengatik bizi dugun egoera berezia dela eta, aurten ezinezkoa izango da Olentzeroren kalejira eta Errege Magoen kabalgata egitea. Hori dela eta, Udal Kultura Sailak, herriko kolektiboekin elkarlanean, bi bide eskainiko ditu herriko haurrak euren gabonetako pertsonaia maiteenekin elkartzeko.

Lehenengo aukerari esker, txikienek Olentzerorekin, Mari Domingirekin edo haur bakoitzak aukeratzen duen Erregearekin elkarrizketa labur bat izango dute bideo-dei bidez. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da https://ermua.mirarim.es/ webgunean (webgunea datozen egunetan egongo da eskuragarri).

Izena emateko eta bideo-deitzeko datak honako hauek izango dira:

  • Olentzero eta Mari Domingi: izen-emateak abenduaren 16an, 17an eta 18an egin beharko dira, eta bideodeiak, aldiz, hilaren 20an, 21ean eta 22an burutuko dira.
  • Errege Magoak: izen-emate egunak abenduaren 28a, 29a eta 30a izango dira, eta bideo-deiak urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dira.

Bideo-dei kopurua mugatua denez, Ermuan bizi diren haurrek soilik eman ahalko dute izena.

Bigarren aukera Gabonetako pertsonaiak aurrez aurre ikustea eta desioen gutunak pertsonan entregatzea izango da. Egunak eta lekuak honakoak dira:

  • Olentzero eta Mari Domingi: abenduaren 24an jasoko dituzte kartak, 11:00etatik aurrera, Orbe Kardinala plazan.
  • Errege Magoak: bakoitza plaza ezberdin batean kokatuko da – Errotabarri, Orbe Kardinala eta San Pelaio – urtarrilaren 5ean 18:00etatik 20:00etara.

Aurrez aurreko ekitaldi horietan, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du