Gabonetako programazio berezia etxeko txikienentzat

18.12.20
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Gabonetarako haurrentzako egitaraua antolatu du. Kanpainak sei ipuin kontaketa saio (aldez aurretik izena ematen behar da 943 17 92 12 telefonoan), bi antzerki emanaldi, bi musikal, haurrentzako zine saioak eta Olentzero eta Errege Magoak ospatzeko ekitaldiak biltzen ditu.

Covid-19aren pandemiagatik bizi dugun egoera aparta dela eta, eta agintariek ezarritako murrizketekin, aurten ezinezkoa izango da Gabonetako Haur Parkea, Olentzeroren kalejira eta Errege Magoen kabalgata ospatzea. Hala ere, herriko haurrek Olentzerori, Mari Domingiri eta Errege Magoei euren eskutitzak emateko aukera izango dute. Hauek dira kontuan hartu beharreko datak:

  • Abenduaren 24an, 11:00etatik 13:00etara, Olentzero eta Mari Domingi Orbe Kardinala plazan egongo dira eskutitzak jasotzeko prest.
  • Urtarrilaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara, Errege Magoak banatu egingo dira eta Errotabarri (Meltxor), Orbe Kardinala (Gaspar) eta San Pelaio (Baltasar) plazetan kokatuko dira.

Era berean, txikiek Olentzero, Mari Domingi edo eurek hautatzen duten Errege Magoarekin hizketaldi labur bat izateko aukera izango dute bideokonferentzia bitartez. Horretarako, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea  https://ermua.mirarim.es/ webgunean.

Izena emateko eta bideo-deiak egiteko datak honakoak dira:

  • Olentzero edo Mari Domingi: izena emateko egunak abenduaren 16a, 17a eta 18a dira, eta hil honetako 20an, 21ean eta 22an deituko diete haurrei.
  • Errege Magoak: izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 28an, 29an eta 30ean, eta bideo-deiak urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dira.

Bideokonferentzia kopurua mugatua denez, Ermuan bizi diren haurrek soilik parte hartu ahalko dute ekimenean.

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon