Madrilen asteburuan jokaturiko lasterketetan bi garaipen eskuratu ditu Aitor Hernandezek

21.12.20
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso) garaipen bi lortu ditu asteburuan Madrilen jokatu dituen ziklo-kroseko bi lasterketetan, CX F.M.C. - CAPFUN II. Sari Nagusian. Aitor Hernandez onena bueltan da, podiumean lekua eta emaitza nabarmenen lortzailea, azken denboraldietan ohituta gaituen bezala. Larunbatean zein igandean Madrilgo El Escorial kanpinean jokatu ziren bi lasterketetan nagusitu zen.

Specialized etxeak babesturiko txirrindulariak denboraldiko lehen garaipenak eskuratu ditu, euripean eta Madrilgo zirkuitu lokaztuetan. Larunbatean Gonzalo Inguanzo baino minutu bat lehenago helmugaratu zen, eta podiumeko hirugarren lekua Iñigo Gomezek osatu zuen. 

Aitor Hernandezen adierazpenak: "Oso pozik nago emaitza honekin, baina ez bakarrik garaipenagatik, baita sentsazio onengatik ere. Ziklo-kros beteko lasterketa izan da, euria eta lokatz askorekin, beraz, oso gustura sentitu naiz, oso eroso. Garaipen bat lortzea beti da garrantzitsua, eta hurrengo lasterketetan bide horretatik jarraitzea espero dut, bihartik hasita, baldintzak gaurkoen antzekoak izango baitira". Igandean lehenengo postua garaipena errepikatu zituen eta oso pozik agertu zen.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira