Errege Magoekin hitz egin nahi duzu bideo-dei bidez?

28.12.20
Kultura eta Gazteria

Ermuko 216 neska-mutilek Olentzerorekin eta Mari Domingirekin hitz egin dute bideo-dei bidez azken egunetan. Era berean, urtarrilaren 2tik 4ra bitartean, aukeratzen duten Errege Magoarekin ere online mintzatzeko parada izango dute. Horretarako, https://ermua.mirarim.es/ webgunean izena eman beharko da abenduaren 28tik 30era bitartean.

Bideo-dei kopurua mugatua denez, aukera hau Ermuan bizi diren haurrei bakarrik zuzenduta dago.

Bestalde, Covid-19aren pandemiagatik eta agintariek ezarritako murrizketengatik bizi dugun aparteko egoera dela eta, aurten ezinezkoa izango da Errege Magoen kabalgata tradizionala ospatzea. Hala ere, udalerriko haurrek beren gutunak entregatzeko aukera izango dute beharrezko segurtasun-neurriekin. Urtarrilaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara, Errege Magoak Errotabarri (Meltxor), Orbe Kardinala (Gaspar) eta San Pelaio (Baltasar) plazetan banatuko dira.

Ekimen horrez gain, Ermuko Udaleko Kultura Sailak haurrentzako egitaraua antolatu du Eguberri berezi hauetarako: ipuin kontaketa saioak (aldez aurretik izena ematen beharko da 943 17 92 12 telefonoan), antzerki eta musika emanaldiak eta haurrentzako zinema.

Gabonetarako egitarau osoa uzten dizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu