Dani Fernandezen kontzertuko sarreren dirua itzuliko du Kulturak eta indarrean dugun edukieraren kopurua soilik eskainiko berriz

30.12.20
Kultura eta Gazteria

Kultura Sailak Dani Fernandezen kontzertuko sarreren dirua itzuliko du, martxoan pandemiak bertan behera utzi ondoren, eta beste salmenta prozesu bati ekingo dio, sarrera eta ikusle kopurua Ermua Antzokian urtarrilaren 29rako programatutako ekitaldiaren egungo edukiera baldintzetara egokitu ahal izateko. Hasiera batean, jarduera hori ekainerako atzeratu zen, eta berriz ere bertan behera utzi behar izan zen Covid-19aren gorabeheragatik. Kultura bi funtzio programatzen eta eskaintzen saiatu da, baina zenbait baldintzek, hala nola etxeratze-agindua edo ordutegi-muga eta beste arrazoi batzuk, ezinezko egin dute. Zenbatekoa ordainbide beraren bidez automatikoki itzuliko zaie bide telematikoz edo kutxazainen bidez erosi zutenei, eta urtarrilaren 13tik 23ra bitartean dirua Lobiano Kulturgunean jaso ahal izango dute, toki horretan bertan erosi zituztenek.

Dani Fernandez ikusteko hasieran saldutako sarrerek bere balioa mantentzen zuten, baina nahi zuenak itzuli eta bere dirua berreskuratu zezakeen. Ia ez da itzulketarik izan, eta, beraz, Udal Kultura Sailak hasierako salmenta baliogabetzea erabaki du, eta sarrerak erosi zutenei dirua itzultzea, indarrean dagoen edukiera bete ahal izateko; izan ere, pandemiaren aurretik saldutako kopuruak gainditu egiten du Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuan ezarritako jende kopurua.

Urtarrilaren 13tik 23ra bitartean sarrerak Lobianon itzuli ahal izango dirua berreskuratzeko. Bide telematikoz baliatu ziren erosleek ordaindutuakoa zuzenean jasoko dute

Kultura Sailak sarrera duten pertsona guztiak hartzeko bigarren kontzertu bat programatzeko aukera planteatu zuen, baina ekimen hori ezin izan da gauzatu hainbat arrazoi ezberdinengatik.

Sarrera dutenek urtarrilaren 13tik 23ra bitartean hori itzuli eta dirua berreskuratu ahal izango dute Lobiano Kulturgunean (Goienkale 10, Ermua). Telematikoki edo zerbitzu anitzeko kutxazainetan erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da ordainketa-bide beretik, erosleak inolako kudeaketarik egin behar izanik gabe.

Urtarrilaren 29ko kontzerturako sarreren salmenta berria urtarrilaren 18ko asteleheneko 9:00etan hasiko da. Sarrerak erosteko bi moduz, izango ditugu: aurrez aurre eskuratu ahal izango dira Lobiano Kulturgunean eta telematikoki edo online www.kutxabank.es webgunean.

Ekitaldia antolatu duen Kultura Sailak barkamena eskatu du egoera horrek erabiltzaile, bezero eta jarraitzaileei sor ditzakeen eragozpenengatik.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude