Euskarazko jarduerak urtarrilaz gozatzeko

11.01.21
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak urtarrilean zehar herrian euskaraz egingo diren emanaldiak eta jarduerak bildu ditu.

Gabonetan haurrentzako kultur ekitaldiak hartu ondoren, Ermua Antzokiak Eñaut Elorrietaren kontzertua eskainiko du ostiral honetan, urtarrilak 15, ostirala. Ken Zazpi talde ezaguneko abeslaria bakarka itzuliko da Irteera argiak lan berria aurkeztera. Aukera paregabea kantu berri hauen zapore gozoa eta sentikorra dastatzeko. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobianon eta leihatila digitalean.

Bestalde, Lobiano Kultur Guneak Jose Carlos Ciaurriz Goñi argazkilari nafarraren Euskal Herriaren inguruan erakusketa irekiko du urtarrilaren 18an. Galeria 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da egunero.

Haur eta gazteentzako irakurketa-klubak

Udal liburutegiak honako euskarazko irakurketa-klubak antolatu ditu urtarrilerako:

Jarduera hauek guztiak Lobiano Kultur Gunean egingo dira, eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.

Beste ikastaro, ekitaldi eta hezkuntza-jarduera batzuk

Hezkuntzaren arloan, Ermuko Haurreskolak izena emateko epea ireki du martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi nahi duten 0 eta 2 urte bitarteko haur guztientzat. Epea urtarrilaren 13ra arte egongo da zabalik.

KZguneak, bestalde, urrutiko prestakuntza-ikastaroak eskaintzen jarraitzen du. Oraingo honetan, marka pertsonalari eta LinkedIni buruzko euskarazko prestakuntza-tailer batean parte hartzeko aukera izango dugu.

Azkenik, Ermuko Euskaltzaleen Sareak Euskaraldiaren balantzea egiteko bilera antolatu du. Batzarra asteazkenean, hilak 13, egingo da 19: 00etatik aurrera Lobianon.

Euskarazko ekintzen agenda

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin