Lan-elkarrizketak prestatzen ikasteko tailerra

11.01.21
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Gizarte Politiken alorrak lan-elkarrizketen inguruko tailerra antolatu du, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan. Ikastaroa doan eskainiko da ostegun honetan, urtarrilak 14, 09:30etik 12:30era bitartean, Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan.

Lan-elkarrizketa ezberdinak nola prestatu eta horien aurrean zer-nolako jarrera izan ikasiko dute parte-hartzaileek, horrela ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta lanpostua eskuratzeko.

Saio honetan parte hartzeko interesa izanez gero, informatu eta inskribatu zaitez Enplegu Zentroaren bulegoetan, Konbentukoa kalean, Abiapuntu ondoan, edo deitu 943 17 91 51 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude