A. Hernandez zazpigarren Torrelavegan, 2021eko Espainiako ziklokros Txapelketan

11.01.21
Kirolak

Felipe Orts (Teika) Alacantarrak eta Lucia Gonzalez (Nesta) asturiarrak Espainiako ziklo-kroseko elite mailako txapeldun titulua berretsi dute asteburuan Torrelavegan. Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso) txirrindulari eta bizilagunak ere parte hartu du Espainiako txapelketan eta zazpigarren lekuan gurutzatu zuen helmuga.

Txirrindulari ermuarrak zazpigarren postua lortu du hasieratik eta horri eutsi dio lasterketa osoan zehar. Lasterketa gogorra izan da zaila izan da baldintza klimatologikoen ondorioz. Hernandezek emaitza hobea lortu du 2020ko edizioarekin alderatuta. Felipe Ortsek titulua berretsi zuen eta podiuma Kevin Suarezek eta Ismael Estebanek osatu zuten, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

Hernandez: "nahiko pozik eta zapore gazi-gozoarekin top-5ean ez egoteagatik"

Aitor Hernandezen adierazpenak: "Lasterketa zaila izan da, baina baita entretenigarria ere, zirkuitua espero nuen bezalakoa; zonalde batzuetan teknikoa, destetan motela eta oinez ibili beharreko tarteekin. Pertsonalki nahiko pozik nago emaitzarekin. Jakina, beti nahi duzu gehiago, eta gustatuko litzaidake lehen 5 postuetan sartu izana, baina aurkariak indartsu zeuden, eta dena eman badut ere, ezin izan dut aurrerago egon. Zapore gazi-gozoa daukat bost onenen artean ez sartzeagatik, baina aurrera begiratu behar. Dena ondo badoa datorren astean lasterketa izango da Iruñean. Felipe zoriondu nahi dut garaipenagatik, sasoi betean dago eta hori oso ona da ziklo-krosarentzat bera bezalako maila handiko txirrindulari bat ikustea, beti atsegin".

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira