Sei agente zibiko aldibaterako kontratatzeko prozesua hasi du udalak
Interesdunek izen-ematea zabalik dute urtarrilaren 25eko astelehenera bitartean
Ermuak sei pertsona kontratatuko ditu sei hilabetez, Covid-19ko pandemiatik eratorritako proiektuak edo ekintzak laguntzeko, 2021 honetako lehen Enplegu Planaren baitan. Aldi baterako sei kontratu izango dira: bost agente zibikoenak eta koordinatzaile bat langabezian dauden beste hainbeste pertsonarentzat. Enplegu Plan hau udalarena da, erakundeak ordainduko eta hautaketa-prozesu espezifiko bat egingo du. Kontratazio horien hautan-prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek urtarrilaren 25era arte (astelehena) aurkeztu ahal izango dute eskabidea. Internet bidez, erakundearen egoitza elektronikoaren baliatuz, eguneko 24 orduetan; aurrez aurre, Abiapuntu bulegoan, 8:00etatik 15:00etara bitarteko ordutegian; edo posta bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen Legean aurreikusitako moduan.
Deialdiaren xehetasun guztiak Abiapuntu/iragarki-taula/Xehetasuna/Agente zibikoen 1. faseko Udaleko Enplegu Plana atalean daude. Atal horretan Planaren oinarriak, Informazio-oharra, Herritarren informazio-orria eta eskaera-eredua jaso eta eskaintzen dira. Deialdi honen berritasuna, 2020an egindakoarekin alderatuta, hauxe da: %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duen pertsona batentzat lanpostu bat gordetzea aurreikusten da. Aukera hori hartzeko nahia eskabidean formulatu beharko da.
Prozesuan parte hartu nahi dutenek baldintza hauek bete behar dituzte: 18 urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez gainditzea; nazionalitatea edo lan-baimena izatea; lanpostua betetzeko gaitasun funtzionala izatea; Ermuan erroldatuta egotea eta Lanbiden eskatzaile gisa izena emanda egotea. B gida-baimena izatea, bai eta agente zibikoen eta/edo koordinatzaileen lanpostuetarako eskatzen den berariazko titulazioa ere.
Prozedurak onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda urtarrilaren 26an argitaratzea aurreikusten du. Interesdunek hilaren 27an alegatu eta/edo akatsak zuzentzeko eskatu ahal izango dute. Hautaketa-epaimahai espezifikoa Herritarren Segurtasunaren arloko eta Enplegu Zerbitzuko langileek osatuko dute. Urtarrilaren 27tik 29ra egingo ditu horrek elkarrizketak. Eta prozesuaren emaitza otsailaren 2an argitaratuko du. Hilaren 3an alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte parte-hartzaileek, horrela nahi izanez gero.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere