Berbalagunek jarduerari eusten eta ekimena talde gehiagori edo parte-hartzaile berriei irekitzen die

27.01.21
Euskara

''Berbalagun''ek joan den urrian ekin zion bere jarduerari herriko euskaltegiek ikasturtea hastearekin batera eta harrez geroztik hamar talde ditu euskaraz mintzatu eta praktikatzeko helburua duten pertsonekin. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, SAR-COV-2 pandemiaren eta horren gorabeherak jasan arren, jarduerari eustsi eta hori mantentzen dutela osasun-agintarien gomendioak betez eta aurrez aurreko taldeetan segurtasun-protokolo zorrotzak ezarriz euskara praktikatzen jarraitu ahal izateko: parte-hartzaileen talde txikiak antolatuz, asepsiarako eta segurtasunerako materialak dituzten espazioak erabiliz, eta ezarritako neurriak zorrotz eta arduraz betez. Talde presentzialez gain, topaketak telematikoki eta online egiteko aukera ere badute, teknologiak eta telekomunikazioek eskaintzen dituzten aukeraz baliatuz.

Hori dela eta, hiztunekin eta beste ikaskideekin euskara praktikatzeko interesa duten pertsonak oraindik garaiz daude bat egin eta horiei atxikitzeko. Izena emateko edota informazio zehatzagoa jasotzeko, interesdunek posta elektronikoko mezu bat idatz dezakete ermua_berba@aek.eus postontzira edo 663 070 492 telefono zenbakira deitu.

Anima zaitez, garaiz zaude parte hartzeko eta mintzapraktikan aurrera egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte