San Pelaioko IGEk Elikagaien Bankurako produktuak bilduko ditu

27.01.21
Gizartea

Ermuko San Pelaio Ikastetxeko ikasleen Guraso Elkarteak (IGEk) ekintza solidario bat antolatu du aste honetako larunbaterako, urtarrilak 30, gure herriko udalarekin eta Ermua-Eibar Gurutze Gorriaren elkartearekin elkarlanean.

Proposamena honetan datza genero- eta produktu-bilketa handi bat egitea Elikagaien Bankuko biltegia betetzen laguntzeko eta Covid-19aren pandemiak eragindako osasun-krisi honetan zailtasunak dituzten familiak hornitzeko egiten duen lanean laguntzeko. Batez ere, ekonomian, enpleguan eta beste gizarte-ondorio batzuetan ondorioak jasan dituzten pertsonentzat.

Bilketa San Pelaio kalean egingo da, ‘Eroski City’ saltokiaren aurrez aurre, goizeko 11:00etatik 19:00etara bitartean, etenik gabe. Proposatu dute pertsona bakoitzak bere borondatez eta bere irizpidearen arabera ahal duenarekin laguntzea, eta produktu ez-galkorrak edo iraungitze zabalekoak izatea, haurren elikadurakoak eta higiene pertsonalekoak. Antolatzaileek operatibo bat prestatu dute, osasun-agintarien gomendio guztiak eta aginduzko neurriak jasotzen dituena, erabat segurua izan dadin eta ekarpenak egiten dituzten pertsonek eta ekarpenak jasoko dituzten boluntarioek arriskurik izan ez dezaten.

Lagundu ezazu, elkartuta gehiago gara!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu