Indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzeko egutegia

29.01.21
Berdintasuna

Ermuko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, gure udalerrian indarkeria matxistaren aurka egin diren sentsibilizazio-jarduerak jasotzen dituen mahai gaineko egutegia prestatu du. Indarkeria Matxistaren aurkako 2021-2024 Tokiko I. Plana ezartzen hastearekin bat dator egutegiaren argitalpena, eta dokumentua Udalbatzaren hurrengo Osoko Bilkuran onartzea espero da.

Argitalpenaren bidez, agerian jarri nahi da indarkeria matxista mota anitzen eta emakumeen giza eskubideen urraketen aurka egiten jarraitu behar dela, mahai gaineko formatu batean, zeina eskura egon baitaiteke uneoro etxeetan eta lantokietan.

Halaber, memoria biltzen eta eraikitzen du gure herrian egindako ekimenen irudiekin, non emakumeok eta gizonok "eraso sexistarik gabeko udalerri" izatera iristeko konpromiso irmoa dugun.

Hileko egutegiaz eta Ermuan arazo sozial larri horren aurrean herritarrak sentsibilizatzeko egin diren ekintzen eta elementuen irudiez gain, argitalpenean, labur-labur, Indarkeria Matxistaren aurkako I. Tokiko Planean jasotako edukia jasotzen da.

Dokumentuak bost lerro estrategiko lantzen ditu: herriko errealitatearen ezagutza eta analisia; sentsibilizazioa eta prebentzioa; arreta integrala eta ahalduntzea; kaltearen konponketa eta memoria; eta zeharkako barne programa. Hala, egutegiak plan egin berria zabaldu nahi du, datozen 4 urteetan guztioi dagokigun arazo sozial horri aurre egiteko tresna berri gisa.

Funtsean, ekintza honen helburu nagusiak honako hauek dira: herritar guztiak eta, bereziki, gizonak inplikatzea indarkeria matxistaren aurkako borrokan; tokiko errealitatea sakonki ikertzea eta ezagutzea; biktima guztiak ikusaraztearen eta aitortzearen garrantzian sakontzea, bai eta kaltea erreparatzeko eta memoria kolektiboa sortzeko printzipioan ere; eta emakumeak ahalduntzea gaitz sozial horren aurrean.

Egutegia doan jaso ahal izango da udal instalazioetan astelehenetik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko