Tecnotekak ordutegia luzatu du Ermuko ikasleei zerbitzu hobea eskaintzeko
Izarra Centreko Tecnoteka ikasketa-guneak ordutegi zabalarekin ireki ditu berriro ateak, banakako nahiz taldekako lanak egin eta ikasi ahal izateko.
Instalazioak irekita egongo dira honako ordutegi-tarte hauetan:
- Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 23:00etara (*)
- Asteburuetan eta jaiegunetan: 09:00etatik 22:00etara (*)
- Uztaila eta abuztua: 08:00etatik 20:00etara
- Uztailaren 27an eta abenduaren 25ean itxita
Egun bizi dugun osasun-larrialdiko egoera kontuan hartuta, Tecnotekaren ordutegia osasun-agintariek unean-unean ezartzen dutenera egokituko da. Hori dela eta, hasiera batean, eta beste agindu batera arte, ixteko ordutegia 21:45ean izango da (*). Horrela, egungo etxeratze-agindua errespetatzen da (22:00etan) eta erabiltzaileak garaiz itzul daitezke etxera.
Tecnoteka Izarra Centre eraikineko lehen eta bigarren solairuan dago, eta egun 918 erabiltzaile ditu alta emanda. Pandemia dela eta, edukiera eta plaza kopurua murriztu egin dira, erabiltzaileen eta mahaien arteko segurtasun-distantziak mantendu ahal izateko. Instalazioetara sartu ahal izateko, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea, eta gel hidroalkoholikoa dago ikasleen eskura, leku hori ahalik eta seguruena izan dadin.
Tecnotekaren helburua 16 urtetik gorako pertsonei ikasteko leku bat eskaintzea da, bakarka edo taldeka lan egin ahal izateko. Horretarako, bi gune ditu: lehenengo solairuan kooperazio edo co-working lekua dago, 100 metro koadrokoa, eta bigarren solairuan bi gune bereizi daude, 60 eta 40 metro koadrokoak.
Helburua da ezagutza-trukea erraztuko duen lekua izatea, tokiko gazteak lan- edo enpresa-inguruneetara hurbiltzea eta ekintzailetza sustatzea. Internet du, bai wifi bidez, bai konexio edo zuntz optikorako hartune bidez.
Tecnotekarako sarbidea izateko, 16 urtetik gorakoa izan behar da, Euskadiko edozein liburutegi publikotako txartela izan behar da eta prestakuntza- edo ikerketa-prozesuren batean egon behar da. Udal liburutegian eskatu behar den txartel pertsonal baten bidez sartzen da azpiegiturara.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren