Bakarrik bizi diren adineko ermuarren egoera soziofamiliarra aztertuko du Udalak

03.02.21
Gizartea

Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrak gure udalerrian bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako biztanleen egoera soziofamiliarra eta komunitarioa ezagutzeko azterlanari hasiera eman dio.

Ikerketa burutu ahal izateko, kolektibo hori osatzen duten gizon-emakumeen artean ausazko lagina hartu da. Pertsona horiek telefono dei bat jasoko dute datozen egunetan, elkarrizketa labur eta erraz bati erantzuteko. Aldez aurretik, bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako ermuar guztiei gutuna bidali zaie, ekimen honen berri izan dezaten.

Telefono bidezko elkarrizketetan jasotako informazioarekin, ikertuko den giza taldearen egoeraren hasierako diagnostiko soziala egin nahi da, egun eskaintzen diren zerbitzuak egokitu eta hobetzeko eta, beharrezkoa izango balitz, beste batzuk gehitzeko.

Zentzu horretan, Udalaren bi helburu nagusiak honakoak dira:

  • Eguneko Arreta Zerbitzua indartzea eta hobetzea, adineko herritarren benetako beharren arabera.
  • Etxean bakarrik bizi diren adineko pertsonen borondatezko erregistroa sortzea, segurtasuna eta konfiantza emateko eta larrialdi kasuetan edo beharrizan larriak dituztenean jarraipen eta arreta azkarra eskaintzeko.

Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen ikerketaren xede nagusia adineko herritarrei ongizatea eta babesa bermatzen jarraitzea eta areagotzea da.

Analisi honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 17 91 61 edo 943 17 91 62 telefono zenbakietara edo idatzi mezua imarcos@udalermua.net helbidera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez