Julene Bouzo gaztea, Euskadiko txapelduna altuera jauzian

04.02.21
Kirolak

1,70 metrora zegoen listoiaren gainetik salto egin eta marka pertsonal berria ezarri zuen 20 urte azpiko kategorian

Julene Bouzo Agirregomezkorta 2021eko garaiera jauziko Euskadiko txapelduna da hogei urtetik beherako emakumezkoen kategorian (20 urte azpikoak). Ermuarrak titulua eskuratu du azken asteburuan, Anoetako pista estalian, Donostian jokatu den Euskadiko Txapelketa absolutuan. Bidezabal Durango Atletismo Taldeko atleta gazteak sailkapeneko lehen postua eskuratu zuen 1,70 metroko jauzia egin ondoren. Honekin, marka pertsonal hobetzea lortu zuen, ranking nazionalean bigarren postuan kokatzeraino.

Klubak jakinarazi duenez, Julenek parte hartze bikaina izan zuen, eta altuera ezberdinak lehenengo jauzian gainditu zituen. Gustura eta bere buruaz konfiantza sentitzeari esker, merezitako garaipena lortu izan zuen, aldez aurretik bera baino erregistro eta marka hobeak zituzten atleten aurretik geratuz. Orain, martxoaren 6an eta 7an Antequeran (Malaga) jokatuko den Espainiako Txapelketa prestatzen ari da. Ez da podiumera igotzen den lehen aldia, iazko urrian Tarragonan brontzeko domina eskuratu baitzuen. Zorionak! Eta segi gogor entrenatzen.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira