Piropo Lehiaketaren XIII. edizio prestatu du Euskara Zerbitzuak

10.02.21
Euskara

Ermuko udal Euskara Sailak San Valentin egunaren aitzakian hamahirugarren euskarazko Piropo Lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoan bultzatzea da. Lehiaketa honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu behar du. Horretarako, euskarazko piropoa euskara@udalermua.net helbidera bidali behar du, autorearen adina eta harremanetarako telefonoa adieraziz. Liburutegian ere piropoa idatzita gutunazal baten barne lagatzeko aukera ere badago.

Lehiaketak hiru maila edo kategoria aurreikusita ditu, partehartzaileen adinaren arabera; eta kategoria bakoitzean irabazle bat hautatuko da. Honakoak izango dira sariak: 

  • 15 urtetik beherakoen mailan: 50 euroko erosketa-txekea.
  • 18 urtetik beherakoen mailan: 100 euroko erosketa-txekea.
  • 18 urtetik gorakoen mailan: bi pertsonentzako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua Donostiako La Perla jatetxean

Piropoak otsailak 14tik, San Valentin egunetik, hasi eta martxoaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira. Ondoren, epaimahaiak piropoak aztertu eta erabakia hartuko du. Horretarako kontuan hartuko ditu, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzera, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea

Euskara sailak ermuar guztiei dei egiten die lehiaketan parte hartzera animatu daitezen

Argibide gehiagorako, ikus itzazu deialdiaren oinarriak.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko