Paseolagun: mintzapraktika segurua kalean

11.02.21
Euskara

Covid-19ren pandemiak planteatutako egoera sozial eta sanitarioari erantzunez, ''Berbalagun'' ekimenak jarduera egokituko du, eta mintzapraktikarako bilera edo topaketa kaleko aire zabalean egiteko aukera eskainiko du, espazio itxietan egin gabe. Talde txikiak sortzea proposatzen du, kalean dabiltzan bitartean euskararen ezagutza eta praktikak partekatzeko. Hori bai, indarrean dagoen araudia eta gomendioak errespetatuz: gure udalerriaren lurralde-mugak gainditu gabe, gehienez ere 4 pertsona elkartuz; kideen arteko distantzia gorde eta maskara jantzita edukitzea derrigorrezkoa izanik. Ibilaldiaren denbora eta ibilbidea parte-hartzaileek adostuko dute, baina proposamena ordubete izango da. Jarduera doakoa da.

Hori dela eta, hiztunekin eta beste ikaskideekin euskara praktikatzeko interesa duten pertsonak izena eman behar dute, otsailaren 19ko ostirala baino lehenago. Izena emateko edota informazio zehatzagoa jasotzeko, interesdunek posta elektronikoko mezu bat idatz dezakete ermua_berba@aek.eus postontzira edo 663 070 492 telefono zenbakira deitu. Mezu horretan gustuko duten edo gehien komeni zaien egun eta ordua adierazi beharko da. Beste aukera bat herrian ditugun bi euskaltegietako bulegoetan bertaratzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko