Vluber, enpresei menu pertsonalizatuak sortzeko plataforma ermuarra

11.02.21
Ekonomi Sustapena

Vluber start-up ermuarrak adimen artifiziala erabiltzen du tokiko produktuekin erakundeetara egokitutako menuak egiteko. Enpresa Izarra Centre eraikinean kokatzen da, eta bertako lau langileek banaketa-zerbitzua duen elikagai-plataforma pertsonalizatu bat kudeatzen dute.

Vluberren helburu nagusia enpresetan elikadura osasungarria barneratu ahal izatea da, bertan lan egiten duten pertsona guztien gustuak kontuan izanda eta euren beharrizanetara egokituta. Horrela, urtebete baino gutxiagoko ibilbidean, jada Gamesa Gearbox, Hadimek edo ieTeam bezalako enpresak ditu bezero.

Helburu hori lortzeko, herriko start-upak erabiltzaileen beharrak eta kontsumo ohiturak aztertzen dituen plataforma sortu du, adimen artifiziala erabiliz. Langile bakoitzak bere erabiltzaile propioa du aplikazioan, eta lehenengo aldiz sartzen denean, hainbat galdera erantzun beharko ditu gustuen, kontsumo ohituren, kirolen, alergien eta abarren inguruan. Informazio horrekin, plataformak erabiltzaile profila sortzen du bakoitzaren esperientzia pertsonalizatzeko, eta adimen artifizialaren bitartez, bakoitzari ongien egokitzen zaizkion menuak proposatzen dizkio.

Menuak sortzeko enpresak erabiltzen dituen produktuen %80a tokikoak eta denboraldikoak dira, eta platerrak prestatzeaz gain, banaketaz ere arduratzen da.

Aplikazioari eta Big Datari esker, Vluberrek erabiltzaileen profilak kudeatu ditzake, eskaeren historikoa eta fakturak kontsultatu, eta enpresen kontsumo estatistikak aztertu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat