Izapide telematikoak burutzeko aholkularitza digitala

12.02.21
Gizartea

Udal honek izapide digitalak eta telematikoak egiteko aholkularitza eta prestakuntza eskainiko ditu, ahalik eta pertsona gehienek gaitasun eta ezagutza izanik aukera berberak izan ditzaten. Horrela, teknologia berriak (informatika, Internet, segurtasun-ziurtagiriak eta egiaztatzeko bitartekoak, etab.) menderatzen edo baliatzen dituztenen eta ez dituztenen arteko aldeak murriztuko dira, "eten digitala" deritzon fenomenoa murriztuz. Programa hori are beharrezkoagoa ikusi da, Covid-19k sortutako testuinguruan, eta izapide, erosketa eta gestio asko on-line eta urrutitik egiteko premia areagotu denean. Pandemiak erakutsi du gure gizartean defizit digital sakona dagoela biztanleriaren talde zabaletan. Aholkularitza hori doakoa izango da, Torreta Etxean eskainiko da uda amaitu arte eta, behinik behin, banakakoa izango da.

Prestakuntza behar dugu trebetasun horiek barneratzeko eta gure konfiantza areagotzeko; izan ere, trebetasun digitalik ez izateak kolektibo eta gizarte talde guztiei eragiten baitie, eta ez soilik hirugarren adineko. Gabezia hori adinekoen kolektiboan agerikoa da eta "Ermua, herri lagunkoia adinekoekin" ekimenaren barruan adineko pertsonen artean egindako azterlanaren ondorioetako bat izan zen.

Gaitasun digitalik ez izateak desberdintasunak areagotzen du

Konpetentzia digitalen gabezia edo muga desorekan sakontzen duen beste faktore bat da; izan ere, desberdintasunak sortzen ditu gizartean, eta, horren ondorioz, pertsona batzuek ezinezkoa dute baliabide digitalak eskuratzea eta erabiltzea, jada ohikoak eta egunerokoak diren izapide ugari egiteko.

Horregatik, Gizarte Politiken Alorrak ezinbestekotzat jotzen du biztanleria osoaren gaikuntza digitalari ekitea, bereziki kalteberenari, eten digitala deiturikoa pixkanaka murrizte aldera. Hala, Enplegu Zerbitzuak proiektu bat aurkeztu du, Gazte Bermearen Europako Programari atxikia. Proiektu horrek berekin dakar goi-mailako profesional bat kontratatzea informatika-adarrean, aholkularitza digitaleko funtzio egokia egiteko, 8 hilabetez.

Aholkularitza alor digitalean

"Aholkularitza digitaleko" zerbitzu hori aldi baterako zerbitzu lagungarria izango da, herritarrei informazioa eta aholkuak emateko plataforma digitalen bidez komunikazioa eta izapideak bermatuko dituzten argibide-multzo bat emateko, ikuspegi konfidentzial eta pedagogiko batetik eskainia, bereizketarik eta diskriminaziorik gabe.

Programaren helburu nagusia eten digitala murriztea izango da, ingurune digitaletan ezjakintasun handiena duten pertsonei, administrazioen orri ofizialen erabilerari, ziurtagiri digitalei, sare sozialei eta abarrei laguntzeko banakako aholkularitzaren bidez. Zerbitzua Torreta Etxeko beheko solairuan emango da. Espazio horretan, kontratatutako profesionalarentzako ordenagailua eta telefonoa daude, bai eta erabiltzailearentzako beste ordenagailu bat ere. Inprimagailu bat ere izango du, egiten dituen eskaeren egiaztagiriak gorde eta eraman ahal izateko.

Zerbitzua, batez ere, banakako asistentzian eskainiko da, aldez aurretik hitzordua eskatuta, arretaren kalitatea hobetzeko. Alorra diptiko baten bidez ari da zerbitzua aurkezten, eta herriko etxebizitzetako postontzietara bidali digu.

Hainbat izapide ikusi eta horietan lagunduko da, besteak beste, ondorengoetan:

  • • Udal-izapideak
  • • Ziurtagiri digitalak eta NANa eskatzea
  • • Posta elektronikoko kontua eta horren erabilera.
  • • Lanbide, SEPE eta Gizarte Segurantzaren lan-izapideak eta prestazioak
  • • Enplegu Agentzian eta Gazteen Bermean izena ematea
  • • Kontsultak eta izapideak Osakidetzan: osasun-karpeta
  • • Etxebiden alta emateko eskaera
  • • Kontsultatu nire karpeta eta herritarren nire karpeta.
  • • Bestelakoak (erabiltzaileek eskatzen dituztenak)

Proiektua Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute "Europako gizarte-funtsak zure etorkizunean inbertitzen du".

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du