'Paseolagun' ekimena martxoan hasiko da, bi talde izanik hasteko

18.02.21
Euskara

''Berbalagun'' jardueraren taldearen koordinatzaileak ohar baten bidez ezagutarazi duenez, ''Paseolagun'' proposamen berrirako lehen bi taldeak osatu dira eta jarduerari hasiera emango diote martxoan. Jarduera hiru astean behin egingo da. Hilabete horretan bi topaketa izango dira: asteazkenetan, hilaren 2an eta 23an; eta igandeetan, hilaren 7an eta 28an.

Talde horiek euskara praktikatzeko elkartuko dira, ibilaldia paseoa egiten duten bitartean. Aukeratu dituzten egun-orduak ondokoak dira: astearteetan 18:30ean eta igandeetan 10:00etan. Bi kasuetan, antzinako Patxi tabernaren plazatxoa izango da elkargunea. Jarduera hiru astean behin egingo da. Antolatzaileek hilabete bakoitzeko topaketen berri zabalduko dute aldez aurretik.

Lehen bi egunetan edo txandan (martxoaren 2 eta 7an) Patxi plazatik abiatu eta errekaldeko bidea hartuta, Berano auzoa zeharkatu eta Hanbreko industrialderaino joango dira partaideek. Handik Ermura bueltatuko bidegorritik.

Taldeak eratu badira ere, izen-emateak irekita jarraituko du izena eman nahi duten interesdun gehiagorentzat. Horiek asko badira, taldeak zatitzea aurreikusita dago, parte-hartzaile kopuruari eta gutxieneko segurtasun-distantziari dagokienez, osasun-agintarien gomendioak betetzeko.

Izena emateko, ohiko bideak: Ermuko euskaltegiak, Euskara Sailaren bulegoa edota 663 070 492 telefono zenbakian  eta ermua_berba@aek.eus helbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago