Astelehenean lau ordu eta erdiko ur mozketa egitea programatu da
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi duenez, astelehenean ur-mozketa egingo du hornidura sarea hobetzeko lanak direla eta. Ur-mozketa Gipuzkoa Etorbidea kalean egingo da eta hain zuzen ere, ondorengo eraikinetako etxebizitza eta lokalei eragingo dielarik 19, 21, 23, 25, 35, 37, 39. Ohar informatiboa eta jakinarazpena jarri dituzte jada mozketak eragina izango duen tokietan bizilagunek jakinaren gain egoteko.
Gipuzkoako Urak aurreratutakoaren arabera, hobekuntza lanak 13:30etan amaitzea aurreikusita dute, baina gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago bukatzea. Horrela bada, abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.
Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago