Arizona Baby hirukotea Ermuan izango da ostiralean

23.02.21
Ermua Antzokia

Covid-19aren pandemiagatik hainbat aldiz bertan behera utzi ondoren, Arizona Baby Valladolideko taldea ostiral honetan izango dugu azkenean Ermuan, Antzokia rock amerikarrez betetzeko.

Hirukoteak mugarria ezarri du Estatuko musikan bere marka-zigilu ezabaezinarekin: soinu-austeritatea eta oinarrizko filosofia, neofolk akustikoa eta irudi bizarduna. Songs to sing alone eta Second to none lehenengo lanekin indie-rock nazionala irauli zuten. Horrela, underground talde zaratatsuetan hasitako Valladolideko hiru gaztek gitarra akustikoekin lotu zuten beren patua, eta indiea beren amerikar ikuspegi estoikoetan sartzeko lanari ekiten zioten.

Orduz geroztik, ez dira gelditu, eta sariak eta errekonozimendu kritikoak eskuratu eta bira luzeak egin dituzte Espainian, Grezian, AEBetan, Erresuma Batuan, Hungarian, Alemanian, Mexikon eta Albanian. Los Coronas taldearekin batera, Corizonas izeneko aventuran ere murgildu dira.

Sonora (Subterfuge Records, 2018) azken diskoak Arizona Babyren soinua birmoldatu du, baina euren sustraiak galdu gabe.

Kontzertua otsailaren 26an hasiko da, ostirala, 19:00etan, Ermua Antzokian. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabankeko leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean