Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza, Tokiko Irisgarritasun Plana idazteko

26.02.21
Hirigintza

Ermuko Udalak 7.275 euroko diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Sailburuordetzaren eskutik. Diru hori gure udalerriko Irisgarritasun Plana idazteko erabiliko da, Etxebizitzako sailburuordearen 2020ko abenduaren 30eko Ebazpenean adierazten den bezala. Ebazpen horren bidez, hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko eta hobekuntza-obrak egiteko Udalentzako laguntzak ebazten dira.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 27ko Aginduaren arabera deitu ziren laguntzak, eta 2020ko irailaren 1ean argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ermuari dagokionez, 7.275 euroko diru-laguntza hau tokiko Irisgarritasun Plana idaztearen kostu osoaren %75 da, Boslan enpresari esleitu zaiona eta laster entregatuko dena.

Irisgarritasun Planaren helburua da, pixkanaka, lehendik dauden hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraioak eta informazio-sistemak irisgarritasunaren arloan indarrean dagoen araudian eta hura garatzeko arauetan aurreikusitako baldintzetara egokitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean