Arantza Morenok xabalinako titulua eta urrea berretsi ditu eta Espainiako Neguko Txapelketako errekorra ezarri

01.03.21
Kirolak

Atleta ermuarrak urrezko domina jantzi du Badajozeko probintzian ospatu berri den Espainiako eta jaurtitze luzeko XI. Negu Txapelketa absolutuan

Arantza Moreno Fernández atletak are izarrago atera da azken asteburuan Badajozeko probintzian ospatu den Espainiako eta jaurtitze luzeko XI. Neguko Txapelketan. Arantza Moreno Fernández (Bartzelona KEko kidea) Espainiako neguko txapeldun tituluari eutsi zion, asteburuan Montijon jokatu den txapelketan, 600 gramotako xabalina jaurtiketan. Bartzelona Taldeko atletak garaipena lortu zuen jaurtiketa onenean xabalina 58 metro eta 94 zentimetrora jaurti ondoren. Arantza sailkapen orokorreko lehen sailkatua izan zen, eta txapelketako errekorra ezarri, jaurtiketa onena egin ondoren. Arantzak oso txapelketa ona egin du; 6 jaurtiketetatik 5 balekoak izan dira eta guztiak 50 metrotik gorakoak. Motzenak bosgarrena 50.85 metrorekin eta onenak hirugarrena 58.94 markarekin.

Atletismoko Federazio espainiarrak bere webgunean lehiaketaren emaitza eskaintzen du, eta Twitterren Arantzaren datuak eta argazkiak eskaintzen ditu. Jatorri horretara lotuta uzten zaituztegu, jabetza intelektualaren eskubideak eta egiletza errespetatzeko. Era berean, Sports Winners Live (SWL) eta Youtube kanalera esteka bat eskaintzen du. Bideo horietan Arantzaren jaurtiketen hasiera ikus dezakezue, 7 ordu 45 minutu eta 50 segundoko puntu edo unean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da