Zainketei, feminismoari eta berdintasunari buruzko irakurketen gida martxoaren 8rako
Ermuko Udalak, Berdintasun Sailaren eta Udal liburutegiaren arteko elkarlanaren bidez, martxoaren 8ko Irakurketa Gida argitaratu du, zainketei, generoari, feminismoari eta berdintasunari buruzko berritasunez betetako edukiekin.
Gida 24 liburuk osatzen dute, eta horietatik 11 helduei zuzendutako literatura lanak dira. Zainketei buruzko 4 lan biltzen dituen atal espezifiko bat sartu da, gai hori aukeratu baita Euskadin martxoaren 8rako, gaur egungo zainketen krisi globalean emakumeek duten eginkizunari buruzko hausnarketarako dei gisa. Haur eta gazteentzako irakurketa proposamenak ere badaude, baita komikiak, musika, ikus-entzunezkoak eta interneteko erreferentziak ere.
Irakurketa-gida honen 250 ale fisiko argitaratu dira, eta herritarren eskura daude Emakumeen Topalekuan eta Udal liburutegian. Kontsultatzeko edota deskargatzeko, sakatu lerro hauen azpiko esteka.
Gidan jasotako lan asko Udal liburutegian edo Emakumeen Topalekuko katalogo espezializatuan daude eskuragarri. Gainerakoak liburutegi-mailegu bidez eska daitezke, gure liburutegitik Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste batzuetara.
Gainera, liburuxka honetan aurkezten diren nobedadeak Udal liburutegian egongo dira ikusgai martxoaren lehenengo hamabostaldian, eta hilabetearen bigarren erdian Emakumeen Topalekura eramango dira.
Literatur hizketaldia Lobianon
Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak gidan aurkezten den Leia, Rihanna eta Trump: feminismoak pop kultura nola eraldatu duen eta matxismoak ikaraz nola erreakzionatzen duen liburuaren egileak gonbidatu ditu Ermuan hitzaldi bat ematera, martxoaren 8ko programaren testuinguruan. Horrela, Proyecto UNA elkarteko kideek liburuak jorratzen duen gaia landuko dute, salmenta arrakasta handia izan duena.
Hitzaldia martxoaren 11n izango da, 17:30ean, Lobiano Kultur Gunean. Sarrera librea izango da ezarritako edukiera bete arte, eta bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko higiene- eta osasun-neurriak zorroztuko dira.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan