Julene Bouzo, Espainiako txapeldunordea altuera jauzian

08.03.21
Kirolak

1,74 metrora zegoen listoiaren gainetik salto egin du antequeran (Malagan) jokatutako txapelketan 20 urte azpiko kategorian

Julene Bouzo Agirregomezkorta 2021eko altuera jauziko Espainiako txapeldunordea da hogei urtetik beherako emakumezkoen kategorian (20 urte azpikoak). Ermuarrak zilarrezko domina jantzi du azken asteburuan, Antequeran (Malagan) hiriko 6. Mendurreneko Atletismo Zentroko pista estalian, jokatu den XLVIII Espainiako Txapelketan. Bidezabal Durango Atletismo Taldeko atleta gazteak sailkapeneko bigarren postua eskuratu zuen 1,74 metroko jauzia egin ondoren, hirugarren saiakeran. Ondoren, 1,76ko altuera gainditzen saiatu arren, ez zuen lortu. Emaitza horrekin, ranking nazionalean bigarren postuan kokatu zen. Txapelketa Trops-Cueva de Nerja taldeko Una Stancev Stevanovic kirolariak irabazi zuen, 1,79 metroko altueran zegoen listoi gainetik salto eginda. 

Bestalde, txapelketa horretan eta modalitate berean, baina gizonezkoetan, Eneko Larrea Perezek ere zilarrezko domina lortu zuen, 2 metro eta 04 zentimetroko markarekin. Aurretik, U. Colomenca Athlético taldeko Edgar Climent Zhou geratu zen txapeldun. Eneko Mallabikoa da, Eibarko Deportiboko Klubeko kidea, eta Ermuan entrenatzen du, Antonio Cid Iglesiasek zuzentzen duen taldearekin. Zorionak biei eta herriko Atletismo taldeari.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira