Kirol-instalazioetara sartzeko txartel berriak

09.03.21
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol Arloak abonatu eta ikastarogile guztiei jakinarazten die udal kirol instalazioetara sartzeko txartel berria eskuragarri dutela.

Txartel berritu horiek gaur egun erabiltzen direnak ordezkatuko dituzte inolako kosturik gabe, eta Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko harreran jaso ahal izango dira, honako ordutegi hauetan:

  • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 21:00etara
  • Larunbatak: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Igandeak eta jaiegunak: 09:00etatik 13:00etara

Pase berriek Ermuko Udalaren kolore korporatibo granatea daramate, kupulen irudiarekin eta kirola egiten ari diren bi pertsonaren siluetekin batera.

Berrikuntza hau Udal Kirol Erakundea Ermuko Udalaren erakunde autonomo gisa desegin ondoren bertako kirol instalazioetan ematen ari den irudi aldaketaren ondorio da. Izan ere, joan den urtarrilaren 1etik aurrera, Udalak berak kudeatzen du udal kirol jarduera guztia. Horrela, pixkanaka Udalaren irudi korporatiboa instalazio guztietan integratzen ari da.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne